XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Edozein modutan, ezin daiteke deus aurreratu ez zenik esan.
Hizkuntzaren historia ezagutu nahirik zebiltzanez, horretarako biderik egokiena hitzen etimologia aztertzea eta honek hizkuntzarekin izan ditzaken harreman eta loturak bilatzea zuten.
Horrekin batera alderdi geografikoa ere sartzen zen; gauzak behar bezala ulertu eta azaldu nahi bazituzten, beharrezko zuten hizkuntzen hedadura lurraldez lurralde zein zen aztertzea ere.
Orohar, hizkuntzari buruzko ikuspegietan ez da funtsezko aldaketarik gertatzen.
Gehienbat materialak biltzeko zaletasuna sortzen da, eta horren ondorioz, goian esan bezala, glosarioak, hiztegiak eta gramatikak asko gehitzen dira mende horretan
Dialektologiari dagokionez, benetako dialektologiarik ez zen inon egiten, hitz honi egun ematen diogun zentzuan behinik-behin.
Dialektoak landu eta ikertu, bai, edo, hobeki esan, deskribatu egiten ziren.
Deskribapenak, bestalde, berez eta berekin dakar herri hizkuntzetarako eta dialekto arruntetarako hurbiltasuna eta horiek ezagutzeko irrika.
Bide honetan Frantzia eta Italia izan ziren aurreratuenak.
Frantzian hirurogeitamar urteko epean 18 glosario eta hiztegi egin ziren, batez ere hegoaldeko dialektoenak: probentzala, langedoziarra, walloniarra eta hainbeste barnean zirelarik.
Lanik garrantzitsuena Estrasburgoko Unibertsitateko irakasle zen J. Oberlin-ek 1775ean argitaratu zuena izan zen, eta bertan patois baten ikerketa lana egiten zuen
Egile honek berak,
Horren garaikide izan zen Antoine Court de Gebelin ere garrantzitsua da, frantsez zaharreko dialektoetako hitzen azterketarako metodologiaz arduratu bait zen
Italian ere, haien hizkuntz egoera bereziak eraginik, kontzientzia bizia piztu zen hizkuntzaren eta dialektoen arteko harreman eta zerikusiei buruz.
Hiztegiak eta hitz zerrendak asko ugaritu ziren.
Pasqualinok, ia mendea amaitzear, siziliarraren bost aletako hiztegi etimologikoa eta Galianik dialekto napolieraren ikasketa monografikoa egin zituzten.
Azken honen lana benetan bakana, lehenbizikoz azaldu bait zituen napolieraren gramatikaren jatorria eta haren bilakaera historikoa batetik, eta dialekto horretan idazten ihardun ziren idazleen zerrenda bestetik
Dena den, dialektologiaren historia aztertu dutenek ez diete garai hartako lanei begiramenik ez ikerketa filologiko mailan ere.
Aipagarriak gertatzen dira Dauzat-en hitzak, hurrengo mendean, Rousselot eta Gilliéron-en lanak iritsi arte, aurreko guztiak gaitzetsi egiten bait ditu.